XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BETI da abentura ezagutu nahi zenukeen liburu baten orrialdeetako oihanean galtzea.

Bideari ekin eta gainetik kendu ezin dituzun eltxo eta mandaeuliez gehiegi arduratzen bazara, malo!.

Haiek direnik ere jabetu ez, eta aurrera egiten baduzu, mandeulien ziztada gogaikarriei jaramon egin ordez sasi artetik zer agertuko atezuan jarri eta beldurrak korritzen badizu bizkarrezurra, zuhaitzetako hosto artetik irriztatzen den argiaren emozioz lausotzen bazaizkizu begiak, bidean topatzen duzunari eskaintzen badiozu maitasuna, abenturaren une gordinenetan sentitzen baduzu solidaritaterako isuria, irakurketa oro den expedizioak bere helburuak bete dituen seinale.

Aurre asmorik gabeko abenturara abiatzearen bi gisetara egokitu zait, okatzea joan den asteburuan: Bi irakurketa bi abentura eta eltxoak batean, gaztetako oroitzapenetara eraman nauen emozioz beteriko bidea bigarrenean.

Batere planifikatu gabeko irakurketak izan ditut biak. Halaxe egokituak.

Mesila gainean El diamante aspalditik, ez neukan, egia esan, gogo haundirik nobelari ekiteko.

Mendearekin batera argia ezagutua, autore ezezaguna, 1953 urtetik espainolez argitalpen berririk izan gabea... Auskalo!.

Abentura zaitez oihanean brujularik gabe! Aurre asmorik gabe eta obrari buruzko ezagupideak ere apenas ekin nion baita ere El Palacio de la Luna nobelari.

Bietatik hauxe izan da lehendabizi irakurri dudana.

Kritikaren bedeinkapen guztiekin zetorren eta ilusioz ekin nion irakurketari.

Eltxoak uxatzeko krema motxilan sartzeko arretarik gabe....

A ze nolako azkureak bidean!.